Konpromisoa eta inpaktu soziala Euskadin 25 urtez
Helburu garbiko proiektua: teknologia pertsonen zerbitzura
Euskaltel Fundazioak 25. urteurrena ospatu du, Euskadin eraldaketa sozial, digital eta kulturalaren eragile gisa duen zeregina berretsiz. 2000. urtean sortu zenetik, teknologiaren, berrikuntzaren, inklusioaren eta euskararen arteko zubia izan da, eta lurraldeari zerbitzua emateko bokazio irmoa izan du.
Fundazioa Euskaltelen gizarte-konpromisoaren adierazpen gisa sortu zen; izan ere, ez zen enpresa teknologiko soil gisa sortu, herrialde-proiektu gisa baizik. Hasiera-hasieratik, Euskaltel Fundazioa lanean aritu da teknologia herritar guztiengana hurbiltzeko, bereziki kolektibo zaurgarrienengana, eta Euskadi konektatuago, inklusiboago eta kohesionatuago baten alde egin du.
25 urteko eragin sozioekonomikoa, neurtuta eta baliozkotuta
25. urteurrena dela eta, eragin sozioekonomikoari buruzko txosten bat aurkeztu du Euskaltel Fundazioak, Deustuko Unibertsitateak eta EHUk bermatutako kontabilitate sozialaren metodologiari jarraituz. Txosten horrek zorrotz kuantifikatzen du finantza-adierazle tradizionaletatik harago sortutako balioa.
Txostenak, Alfonso Echanove Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta Geaccounting-eko kidearen arabera (erakunde horrek egin du txostena), aukera ematen du, Eredu Poliedrikoan oinarrituta, inpaktu soziala baloratzeko eta ikusarazteko, ohiko finantza-emaitzetatik harago. Helburua: enplegua, prestakuntza, kohesio soziala eta beste esparru batzuetan sortutako balioa zifratan ematea, eta gizartearentzat sortutako itzulkina gardentasunez jakinaraztea.
Euskaltel Fundazioaren inpaktuaren zifra nagusiak (2000–2024):
- Eragina guztira: 156,5M €.
- Merkatuaz haragoko balioa: 97,6M €. Gizartean eragin handia duten jarduerek sortu dute (adibidez, euskara, kultura, kirola eta hezkuntza sustatzeak). Balio hori Fundazioak ongizatearekiko eta gizarte-kohesioarekiko duen konpromisotik sortu da.
- Hornitzaileei emandako balioa: 21M €. Gizarte-erakundeei, ikastetxeei, kultura-ekimenei eta komunitate-sareei zuzendutako balioa.
- Merkatu-balio banatua: 19,6M €. Balio ekonomikoa duten jardueren bidez sortu da: profesionalen kontratazioen, ekitaldien eta espazioen lagapenaren bidez.
- Balio emozionala: 18,3M €. Lankide dituen pertsona eta kolektiboentzako duen balio neurgaitza adierazten du. Horrela, kide izatearen harrotasuna sustatzen da, tokiko nortasuna indartzen eta topaguneak sortzen.
Zifra horiek erakusten dute ezen Fundazioak, baliabideak emateaz gain, gizarte-balio neurgarria sortzen duela. Txostenaren arabera, 24 institutu eraikitzearekin aldera daiteke.
Euskaltel Fundazioa eta Euskaltel: 27.000 milioi eurotik gorako inpaktu globala
Txostenak, halaber, Euskaltelen eta haren Fundazioaren baterako eragina erakusten du: 25 urtean 27.000 milioi euro baino gehiagoko ekarpena egin duela kalkulatzen da:
- 15.142 M€ merkatuko balio soziala.
- 4.896 M€ inbertsio estrategikoetan.
- 5.206 M€ hornitzaileei.
- 1.633 M€ balio emozionalean.
- Urtean 2.500 enplegu baino gehiago sortzen dira, batez beste.
Txostenaren aurkezpeneko ahotsak
Inpaktuari buruzko txostenaren aurkezpenean, Euskaltel Fundazioaren eginkizun eraldatzailea nabarmendu zuten funtsezko hiru kidek:
- Jon Ander De las Fuentes Euskalteleko presidenteak azpimarratu zuen enpresaren konpromiso soziala Fundazioa baino lehenagokoa dela, eta Guggenheim Museoari eta Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldeari emandako laguntza aipatu zituen, besteak beste. Fundazioa aldarrikatu zuen bokazio horren kanal natural gisa eta Euskadiren etorkizuneko erronkei aurre egiteko funtsezko pieza gisa.
- Euskaltel Fundazioko presidente Luz Usamentiagak nabarmendu zuen erakundeak erronka sozialetara egokitzeko gaitasuna erakutsi duela 25 urteko historian. Berretsi zuen orobat irmoa dela Fundazioaren konpromisoa trebakuntzarekin, inklusio digitalarekin, emakumezkoen STEM talentuaren sustapenarekin, euskararekin eta, besteak beste, Euskaltel Digital Center proiektuarekin, zeinak AA, 5G eta enplegagarritasun teknologikoa baititu ardatz
- GEAccounting-eko Alfonso Echanovek azaldu zuenez, txostenean erabilitako metodologiak aukera ematen du sortutako inpaktu soziala zorrotz neurtu eta komunikatzeko, eta neurgarri bihurtzen ditu normalean neurgaitz diren alderdiak.
Jarduera estrategikoko ildoak
Euskaltel Fundazioak funtsezko arlo hauetan egiten du lan:
- Arrakala digitala murrizten, gaitasun digitalen inguruko 140.000 prestakuntza ordu baino gehiago ematen baititu urtean.
- STEM bokazioak sustatzen, bereziki haur eta neska gazteen artean.
- Euskara ingurune digitaletan sustatzen (lankidetza Euskorporan).
- Kirolari eta euskal nortasunari babesa ematen, Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldearen eta Marea Laranjaren bitartez.
- Adingabeen babes digitala sustatzen, sentsibilizazio-programen bidez.
- argIA, Guggenheim Museoarekin elkarlanean.
- Euskaltel Digital Center (EDC): prestakuntza teknologikorako gune berria, 2025ean irekiko dena, AA, 5G eta enplegagarritasun digitala ardatz dituena.
Berrikuntza sozial eta digitaleko etorkizuna
Etorkizunari begira, Euskaltel Fundazioak jarraituko du inklusio teknologikoaren, enplegagarritasunaren, jasangarritasunaren eta eraldaketa digitalaren alde egiten, betiere pertsonak eta lurraldeak konektatzen jarraitzeko konpromiso sendoari eutsiz.
Aurkeztutako txostenak, sortutako inpaktuari zifrak jartzeaz gain, gardentasuna eta herritarrekin batera etorkizuna eraikitzen jarraitzeko borondatea indartzen ditu.
Datuak eta analisi osoa zehatz-mehatz jakin nahi dutenek esteka honen bidez eskura dezakete txostena: [txostenerako esteka].
Publicaciones relacionadas
Joan den astelehenean, ekainak 2, Euskaltel Fundazioak bere 25. urteurrena ospatu zuen Guggenheim Bilbao Museoan egindako ekitaldi hunkigarri batean

2025-06-13
MoodleMoot Euskadi 2025 jardunaldia egin zen Euskaltel Fundazioaren egoitzan, AAk irakaskuntzan duen potentziala aztertzeko.

2025-06-06