Euskaltel fundazioaren 25. urteurrena

2025-06-13

Konpromisoa eta inpaktu soziala Euskadin 25 urtez

Joan den astelehenean, ekainak 2, Euskaltel Fundazioak 25. urteurrena ospatu zuen, ekitaldi hunkigarri bat eginez Guggenheim Bilbao Museoan. Eraldaketaren eta abangoardiaren sinboloa da leku enblematiko hori, eta Fundazioak guztiz bat egiten du balio horiekin. 2000. urtetik, Euskaltel Fundazioa lanean aritu da teknologia pertsona guztiengana hurbiltzeko eta Euskadiren garapen sozial, kultural eta digitalari ekarpen bat egiteko. Bilboko ekitaldian, Fundazioko, Euskalteleko, euskal erakundeetako, enpresa- eta kultura-munduko eta gizarteko ordezkariak bildu ziren.

Ospakizuna, iraganeko eta etorkizuneko esperientzia emozional gisa diseinatua, girotzeko musikarekin hasi zen, eta jarraian “Patxi” iragarkia proiektatu zen, konpainiaren hastapenak gogora ekartzeko. Gero, Kukai dantza-taldearen saioaren ondoren, ekitaldi nagusia abiatu zen. Oroitzapenezko bideo bat proiektatu zen, eta zenbait lagunek hitza hartu zuten, guztiek ere agerian utzi zutelarik zeinen garrantzitsua den lankidetza publiko-pribatua elkarrekin lan egin ahal izateko eta, hala, Euskadi konektatuago, berritzaileago, prestatuago eta berdinago bat lortzeko.

Ekitaldiaren argazkiak

Ikuspegi zabaleko elkarrizketak: Fundazioaren oraina eta etorkizuna

“DNA soziala eta eraldaketa teknologikoa” solasaldian, Fundazioaren ibilbidea laburtu zuten Luz Usamentiaga Euskaltel Fundazioko presidenteak eta Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko presidenteak, eta pertsonenganako gertutasunetik abiatuta balioa eransteko xedeaz ere hitz egin zuten. Ondoren, José Luis Larrea Euskaltel Fundazioko lehen presidenteak eta Meinrad Spenger MasOrangeko CEO eta Fundazioko patronoak ondareari eta etorkizunari buruz jardun zuten “Sustraiak eta hegoak” saioan. Parte-hartzaileen artean zeuden, halaber, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko burua eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia. Gau berezia Izaroren musika-emanaldiarekin bukatu zen.

Ekitaldian, Euskaltel Fundazioa definitzen duten balioak azpimarratu ziren: prestakuntzarekiko eta enpleguarekiko konpromisoa, berrikuntza soziala, digitalizazio inklusiboa, STEM bokazioak bultzatzeko ahalegina (bereziki nesken eta emakumeen artean), komunitate digitalen sustapena Encounterren bidez, euskararen sustapena eta euskal kirolaren babesa Marea Laranjaren bidez.

Etorkizunerako begiradak garrantzi berezia izan zuen. Besteak beste, azpimarratu zen zeinen garrantzitsua den eten digitala gainditzea eta adimen artifiziala, 5G eta antzeko teknologiak gizarte osora hurbiltzea. Meinrad Spengerrek berretsi egin zuen MasOrangek Euskadirekin duen konpromisoa, eta horren erakusgarri da alor hauetan inbertitzen jarraitzeko azaldu zuen asmoa: FTTH eta 5G sareak, Adinekoak Konektatuta | Euskaltel Fundazioa eta EKT Fundazioa | Euskaltel Fundazioa prestakuntza digitala (Dena ikasteko), eta orobat egin zuen euskal enpresei zuzendutako zerbitzu berritzaileak sustatzearen alde. Halaber, Euskaltelek Euskorpora Euskorpus | Euskaltel Fundazioa bezalako ekimenetan duen parte-hartzea ere nabarmendu zuen. 

Euskaltel Digital Center

Proiektu nabarmenen artean, Euskaltel Digital Center (EDC) espazioaren sorreraren berri eman zen, non gaitasun digitalen eta teknologia berrien alorreko doako prestakuntza eskainiko baita. 

Jardunaldia koktel batekin amaitu zen. Hala, bertaratutakoek aukera izan zuten elkarren berri izateko eta Euskaltelek babestutako erakusketa bat ikusteko: Arkitektura bizia: Gehry, Refik Anadol artistarena. Beste behin ere, agerian geratu zen artearen, teknologiaren eta berrikuntzaren arteko lotura; hots, Fundazioak sustatzen duen balio-konbinazioa.

25. urteurrenaren ekitaldian, orain arteko bidea ospatzeaz gain, berretsi egin zen Euskaltel Fundazioak Euskadirentzat etorkizun inklusiboagoa, konektatuagoa eta arimaduna eraikitzeko lanean eragile aktibo gisa duen zeregina.

Gogoan hartzeko ospakizuna... baita inguruan zabaltzekoa ere

YouTubeko gure kanalean eskuragarri dagoen laburpen-bideoaren bidez, Guggenheim Museoko ekitaldiko unerik onenak gogoratu ditzakezu. 

Ikusi 25. urteurrenaren laburpen-bideoa

Ekitaldiaren argazkiak

Publicaciones relacionadas

2000. urtean sortu zenetik, teknologiaren, berrikuntzaren, inklusioaren eta euskararen arteko zubia izan da, eta lurraldeari zerbitzua emateko bokazio irmoa izan du.

2025-06-13

MoodleMoot Euskadi 2025 jardunaldia egin zen Euskaltel Fundazioaren egoitzan, AAk irakaskuntzan duen potentziala aztertzeko.

2025-06-06