EuskalHack Security Congress

Konektatzen gaituena babestea

Euskaltel fundazioak uste osoa du teknologiak ahaldundu egin behar duela, ez beldurtu. Eta, horregatik, ekosistema digital seguruagoa eraikitzen dihardugu lanean egunero.

Eraldaketa digitalak berealdiko ateak ireki dizkie ezagutzari, komunikazioari eta aurrerapenari. Baina leihoak ere ireki ditu, eta haietatik arriskuak sar daitezke. Elkarri loturiko mundu berri honetan, segurtasuna ezin da gehigarri bat izan: zimenduetan bertan egon behar du. Eta horretarako teknologiaz gain, beste zerbait behar dugu: kontzientzia, prestakuntza eta lagun egitea. Izan ere, ikusezina dena zaintzea —beti ikusten ez dena babestea— konfiantza eta askatasuna eraikitzeko modu bat ere bada.

Arlo horretan, aliantza nagusietako bat EuskalHack Security Congress dugu, Euskadiko hacking etikoaren erreferentziazko kongresua. Ekitaldi horretan, segurtasun informatikoko adituak biltzen dira urtero, ezagutzak partekatzeko, mehatxuei aurrea hartzeko eta, batez ere, egungo arazoetarako benetako soluzioak aurkitzeko.

EuskalHack Security Congressek segurtasun digitalaren kultura eta komunitatea sustatzea du helburu. Aldi berean, ideia- eta esperientzia-trukea sustatu nahi du parte-hartzaileen artean, sektoreko profesionalen, ikasleen eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko. Beste helburuetako bat du zibersegurtasunaren arloko garapenean eta berrikuntzan laguntzea.

Euskaltel Fundazioaren iritziz, digitala babestea gauzarik baliotsuena babestea da: konfiantza. Horregatik, babes digitala dugu lehentasunezko lan-ildoetako bat, herritarrei eta enpresei laguntzeko teknologia era seguruan erabiltzen, beldurrik gabe, ezagutzarekin.

Helburuak:

01

Segurtasun digitalaren kultura eta komunitatea sustatzea.

02

Zibersegurtasunaren sektoreko aurrerapenak eta ikerketak zabaldu eta partekatzea.

03

Ideia- eta esperientzia-trukea sustatzea parte-hartzaileen artean.

04

Profesionalen, ikasleen eta enpresen arteko elkarlana bultzatzea segurtasun informatikoaren esparruan.

05

Zibersegurtasunaren arloko garapenean eta berrikuntzan laguntzea.